XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXEVARRIA`TIK Kontseziño egunean bateatuko dira Ander Ansola, Arentza`ko Jabier eta Mª Arantxa`ren bigarren umea.

Eta Iraide Bascaran, Erbera`ko etxe barrietan bizi diran Illaizpeko Roberto ta Miren`en lenengoko umetxoa.

Ameriketara biurtu da Roman Etxabe ta andik etorri da gelditzeko Beide`ko Jabier Espilla, Mari Carmen bere andriaz.

Begikoa osatzen Bartzelonan illebete eginda, etorri da Aretxillondo`ko Jabier.

Elejalde`ko Alberto iru asterako Venezuelara joanda dago, beste batzukin pelotan egiteko ango Euskal-jaietan.

Ibaun-gaiñe`ko Balbina Galdakanon dago geixorik, laister etxeratzeko ustean.

Erriko antzerkilariak, guztira 10 neska-mutil, Kontseziño besperan, Azpeitin AMALAU ERIOTZEN antzerkia egingo dabe. Eta erritarrentzat Gabon besperan Kontseju barrian egingo dabe.

San Andres egunean izan zan Udaletxe barriaren asikundea.

Lenengo, Alkate Jaunaren itzaldia, gero neskatilla-mutikoen bertso kantaldia ta aurreskua ta azkenez, jendea Udaletxe barria ikusi ta kopautxoa artzea izan zan.

Laister asiko dira Udal-lanak bertan egiten.